Amaiurko gazteluaren erresistentziaren eta suntsiketaren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia

Arkeologia

Larunbata, 2022eko uztailaren 16a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 1 minutu

Amaiurko plazan egin zen gazteluaren erresistentziaren eta suntsiketaren 500. urteurreneko ekitaldi nagusietako bat. Bertan 150 bat ezpatadantari bildu ziren eta arduradun politikoekin batera monolitora hurbildu ziren gazteluan borrokatu zuten guztiei omenaldia egiteko.

Bertan izan ziren, besteak beste, Bakartxo Tejeria eta Unai Uhalde Eusko Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko presidenteak. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako diputatu nagusiak; Andoni Ortuzar EAJko presidentea; Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatua eta Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia.

Argazkiak: Juantxo Egaña