Añarbeko dibertsitate fungikoa
Mikologia / Hiritar zientzia, Habitaten jarraipena eta kontserbazioa
Proiektu honek honako helburuak ditu:
- Añarbe inguruko landare-formazio garrantzitsuenen onddoen (makromizetoen) inbentarioa egitea.
- Aniztasun fungikoari, bai taxonomikoari bai funtzionalari dagokionez, interes handiena duten eremuak ezaugarritzea.
- Kontserbazioaren ikuspegitik interesgarriak diren espezie fungikoak aztertzea eta baloratzea. Horrela, ondoren, Europako zerrenda gorrietan (IUCN) egon daitezkeen espezieen jarraipena egiteko proposamena egin ahal izango da.
Errenteriako Udaleko Ingurumen saileko Zuzendaritzak, Añarbeko Errenteria udal herriko eremuaren kudeaketaren arduraduna da, eta, beste lan zientifiko batzuen ildotik, atariko proiektu hau finantzatu du. Proiektu horren helburu nagusia onddoei buruz eremu horretan dagoen ezagutza-hutsunea betetzea izan da. Bertako onddoen biodibertsitatea hobeto ezagutuz gero, kudeaketa eraginkorragoa egin ahal izateko, eta bertan dauden intereseko espezieak eta habitatak babesteko aukera izango da.
Horrela, aurreko erregistro bibliografikoak eta egungo lana kontuan hartuta, Añarbek gaur egun (2022-12-31) dituela adieraz daiteke.
Datu horiek garrantzitsuak badira ere, proiektuaren lehen fasean Añarben orain arte ezagutzen zen mikobiotaren % 31 inguru handitu baita. Dena den, datu horiek dibertsitate fungiko errealaren urruti daudela esan dezakegu.
Era berean, ikusi da Añarbe ingurua, bere kudeaketa bereziagatik, interes handiko eremua dela onddo espezie kritikoak eta zerrenda gorrietan dauden espezie batzuk kontserbatzeko.
Ikerketa honetan, iNaturlist plataforma erabili dugu ere. Horretarako, Añarbe-Fungi on-lineko proiektua sortu dugu, Errenteriako Añarbeko erreserbaren natur eremuak mugarrituz. Aplikazio hau edozein eremutan erabili daiteke eta bizidun desberdinen behaketak egiteko balio duen tresna digitala da eta mundu osoan erabiltzen da biodibertsitate datuak lortzeko. Edozein pertsonak edo herritarrok erabili dezake, lan taldeak egiten dituen behaketak prozesatzeko eta, Añarbe inguruan lanean jarduten diren langileentzat esate baterako, tresna baliagarria eta eraginkorra izan daiteke ere. Honetaz aparte, atera diren datu guztiak GBIF mundu mailako biodibertsitate datu basera pasatzen ari gara, komunitate zientifikoaren eskura jartzen.
Bilatzaile mikologikoa
Bilatzaile honen bidez espezieak identifikatzen lagunduko dizugu.
Azken gehitzeak Bilatzailera joan Argazki galeria