Anfibio eta narrastiak Lezon
Asteartea, 2015eko abenduaren 15a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Lezoko Udala eta Arantzadi Zientzia Elkartea elkarlanean ari dira Lezoko anfibioen eta narrastien kontserbazio egoera hobetzeko. Elkarlan horren baitan, Arantzadiko herpetologoek hainbat jarduketa eta laginketa burutu dituzte, eta horien berri emateko hitzaldia antolatu da.
Ostegunean izango da, Udal liburutegian. Udaleko Ingurumen sailak Arantzadiko Ion Garinek gonbidatu du, eta berak emango ditu datuak azken urte hauetan jasotako datuak. Lezoko anfibioak eta narrastiak; egungo egoera eta etorkizuneko jarduketak kontserbazioa bermatzeko izeneko hitzaldia 19:00etan hasiko da.
Baratza Parkean, larunbatean
Larunbatean, berriz, Arantzadiko kideak Baratza Parkean izango dira, bertan egokitu duten anfibioentzako putzuan. Herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete, euren jarduketak bertatik bertara ikusteko.
Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea idazkaritza@aranzadi.eus posta helbidean edo 943 466142 telefono zenbakian.