Anfibioen kontserbaziorako auzolanak antolatu ditu Aranzadik maiatzerako

Herpetologia

Asteazkena, 2015eko apirilaren 29a — CEST

Irakurketa: 3 minutu

Munduko beste anfibio populazioekin alderatuta, Euskal Herriko anfibioen egoera ez da desberdina, akaso, okerragoa. Euskal Herrian dauden anfibio espezieen zerrendak 17 ordezkari ditu, eta horietarik ia heren bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Mehatxatuen Zerrendan barneratuta dago.

Zer egin liteke?

Egoera larri honen aurrean eragitea besterik ez da geratzen. Arazoa sortu duen eragile berbera (gizakia) izan behar baita konponbide. Horregatik 2015eko maiatzean zehar hainbat auzolan antolatu dira euskal kostaldeko anfibio mehatxatuen habitata hobetzeko, bereziki apo lasterkariarena.

Auzolan Ekintza honetan parte hartu nahi duenak aurrez izena eman beharko du. Bi bide daude izena emateko, 943-466142 telefonora deitu daiteke edota email bat igor liteke jarraian adierazten den helbide elektronikora: idazkaritza@aranzadi.eus. Izen emateko epea apirilaren 24a (ostirala) 13:30tan Amaituko da.

EGITARAUA

Maiatzak 8, ostirala

Txingudiko apo lasterkariaren egoera ezagutzeko irteera

21:30, Plaiaundiko Parke Ekologikoa

Maiatzak 9, larunbata

Apo lasterkariaren habitataren hobekuntzarako kudeaketa ekintzak Plaiaundiko Parque Ekologikoan (Irun, Gipuzkoa).

9:30 Aranzadiko egoitzaren parking-a

10:00 Plaiaundi Parke Ekologikoaren sarrera

Maiatzak 10, igandea

Apo lasterkariaren habitataren hobekuntzarako kudeaketa ekintzak Jaizubiako baratza eta belardietan (Hondarribia, Gipuzkoa).

9:30 Aranzadiko egoitzaren parking-a

10:00 Jaizubiako parking-a (Sa Joakin aintziraren ondoan)

Maiatzak 15, ostirala

Apo lasterkariaren egoera ezagutzeko irteera Getxo-Sopelan

21:30 La Salvaje hareatzako parking-ean (izozki-dendaren ondoan)

Maiatzak 16, larunbata

Apo lasterkariaren habitataren hobekuntzarako kudeaketa ekintzak Sopelako itsasbazterrean (Sopela, Bizkaia).

9:00 Aranzadiko egoitzaren parking-a

10:30 La Salvaje hareatzako parking-ean (izozki-dendaren ondoan)

Maiatzak 17, igandea

Apo lasterkariaren habitataren hobekuntzarako kudeaketa ekintzak Azkorri-Gorrondatxeko hondartzan (Getxo, Bizkaia).

9:00 Aranzadiko egoitzaren parking-a

10:30 Gorrondatxe hareatzako parking-ean

Auzolan Ekintza honetan parte hartu nahi duenak aurrez izena eman beharko du. Bi bide daude izena emateko, 943-466142 telefonora deitu daiteke edota email bat igor liteke jarraian adierazten den helbide elektronikora: idazkaritza@aranzadi.eus.

Izen emateko epea auzolanaren dataren aurreko ostirala izango da, 13:30tan amaituz.