Antton Meléndez Arranz

Bilbo, 1958

Mikologia

Espezialitatea

Biografia

22 urtez saileko kide (1999tik) Ingeniaritza Industriala (Metalurgian espezializatua) ikasi zuen Bilboko Ingeniaritza Eskolan (EHU). Ingeniaritzan doktorea Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Bizitza profesional guztian zehar Galdaketaren sektorean ibili da, Euskadiko hainbat galdategitan eta Zentro teknologikotan aritu da, hala nola Senior Researcher eta I+G+d Project Manager gisa. Askotariko arlotan egin du lan, hala nola berak ikasitako arloetan, metalurgian, galdaketa- eta siderurgia-prozesuetan, metalen betetze eta solidifikazioaren zenbakizko simulazioan, prozesu eta/edo osagai metalikoen alderantzizko ingeniaritzan, energian eta haren kudeaketan, partikulen edo gasen isurpenek ingurumenean duten eraginean, eta, azkenik, ikusmen artifizialean eta adimen artifizialean.