Antxieta taldeak 50 urte bete ditu

Arkeologia

Astelehena, 2015eko azaroaren 16a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Antxieta Arkeologi Taldea

Aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen da taldea, hau da, mendian miaketak eta zundaketak egiten, laginak analizatzen eta azterketak egiten. Lan hauek arkeologo profesionalek gainbegiratzen dituzte normalean eta gehienetan Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek direlarik.

Antxieta Arkeologia Taldeak 50 urte bete ditu aurten eta bere Urteurrena ospatzeko liburu bat argitaratu du. Liburua Azpeitiako udalaren laguntzarekin egin dute. Liburuak talde honen historia, jatorria eta aurkikuntza azpimarragarrienei buruz hitz egiten du: Ekain, Ezkuzta, Irikaitz, Danbolinzulo, Erlaitz... Taldeko kideek liburu hau aurkeztuko dute azaroaren 21ean, Azpeitiako Udalean egingo den ekitaldi batean. Bertan parte hartuko dute ere bai Eneko Exeberriak, Azpeitiako alkateak eta Juantxo Agirre Aranzadiko Idazkari Nagusiak. Ekitaldia goizeko 12etan izango da.

Hezurren egia

Honez gain, aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak Hezurren Egia proiektua jarri du martxan, Urola Erdiko historiaurrea gizartzeratzeko asmoz. Besteak beste Azpeitiko Antxieta Arkeologi Taldeak eta Azkoitiko Munibe Taldeak egindako aurkikuntzak eta lanak herritarrei ezagutarazi nahi diete, bertako ondarea gizartean zabaldu dezaten.