Aranguren eta Eguesibarko anfibio, narrasti, burruntzi eta sorgin orratzak ezagutzeko ikastaroak eta irteerak
Osteguna, 2018eko apirilaren 26a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Hilabete baten buruan Eguesibarko eta Arangureneko udalek Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzaz, bi ikastaro eta irteera bat antolatu dute zonaldeko anfibio, narrasti, burruntzi eta sorgin orratzak ezagutzeko. Interesa duten pertsonek aurrez izena eman beharko dute 948012012 telefono zenbakira dei eginez.