Aranguren Lantegi Eskolak aro berria hasi du

Aranzadi

Osteguna, 2016eko ekainaren 16a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Lantegi Eskola 2016ko ekainaren 1ean ireki zen 15 ikaslerekin eta Aranguren I, II eta III Lantegien ondorengoa da. Ikasleetatik 30 urtetik beherako 13 gazte langabe daude eta gizarte- bazterkeria jasateko arriskuan daude.

Aranguren Lantegi Eskolako ikasleek erabilpen publikoko azpiegitura eta eraikin historikoen mantentze lanak burutu dituzte. Azken urteetan bezala, formakuntza plana eraikin eta hiri ekipamendurako polimantenimenduari buruzkoa da eta zurgintza, iturgintza, igeltserotza, eraikinen garbiketa eta elektrizitate moduluetan banatzen da. Honez gain, ikasleek bestelako formakuntza ere jasoko dute, hala nola arrisku prebentzioa, informatika, energia efizientzia eta jasangarritasuna.

Lantegi Eskolaren helburu nagusia ikasleek lana aurkitzea da, eta horretarako ogibidea irakasteko modu praktikoa aplikatzen da sei hilabetez. Gainera, erabilpen publikorako zerbitzuetan ere lan egingo da, Arangureneko azpiegiturak hobetuz eta Aranzadiko proiektuak sendotuz: Gongorako Jauregia, Irulegi gaztelua…