Aranzadi Zientzia Elkarteak Gerra Zibileko gudulari baten gorpuzkiak berreskuratu ditu Zeanurin
Antropologia / desobiratzeak, Gerra Zibila
Igandea, 2023eko apirilaren 23a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 2 minutu
Desobiratze lanetan izan Gerra Zibilean, zonalde horretan, desagertutako bi gudulariren senitartekoak
Hezur-hondar bat eta hainbat objektu berreskuratu dira, hala nola munizioa duen kartutxo-ontzi bat, aluminiozko edalontzi txiki bat eta sardexka baten goialdea. Objektuen ezaugarriak bat datoz Euzkadiko Gudarosteak bere gudariei ematen zizkien ezaugarriekin. Gainera, orain dela 86 urte Gerra Zibilak izan zuen garapenari buruzko dokumentazio historikoak guda-frontea inguru horretan kokatzen du -Barazar gainean eta inguruko mendietan-, 1937ko apirilean, matxinatuek Bizkaia bereganatzeko aurrera eramandako erasoaldian.
Gorpuzkiak berreskuratzeko lanetan izan dira Eider Ajuriagerra Zeanuriko alkatea, udalbatzako kideak, Iñigo Iturrate eta Julen Arzuaga legebiltzarkideak eta Gogora Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko kideak eta memoria historikoaren elkarteetako kideak. Bertan izan dira baita ere, Gerra Zibilean zonalde horretan desagertu ziren bi gudulariren senitartekoak Aurkikuntza Euskal Prospekzio Taldeak egin zuen, Larragan mendiaren ipar-mendebaldeko hegalean, Euskadiko Gerra Zibileko borroka-fronteetan zehar egindako ohiko prospekzio batean.
Jarduera hau Eusko Jaurlaritzak Aranzadi Zientzia Elkartearekin duen hitzarmenaren bidez gauzatzen duen ‘Gerra Zibileko Desagertuen Bilaketa’ programaren barruan kokatzen da. Gorpuak lurpetik ateratzeko mapa geolokalizatua, esku-hartze bakoitzari buruzko informazio gehigarria eta txosten orokorra Gogoraren webgunean kontsulta daitezke.
Aurkikuntza Euskal Prospekzio Taldeak egin zuen, Larragan mendiaren ipar-mendebaldeko hegalean, Euskadiko Gerra Zibileko borroka-fronteetan zehar egindako ohiko prospekzio batean. Jarduera hau Eusko Jaurlaritzak Aranzadi Zientzia Elkartearekin duen hitzarmenaren bidez gauzatzen duen ‘Gerra Zibileko Desagertuen Bilaketa’ programaren barruan kokatzen da. Gorpuak lurpetik ateratzeko mapa geolokalizatua, esku-hartze bakoitzari buruzko informazio gehigarria eta txosten orokorra Gogoraren webgunean kontsulta daitezke.