Aranzadik bolondresak eskatzen ditu Garraitzeko irlan (Lekeition) larunbat honetan egingo den auzolanean parte hartzeko
Arkeologia / Arkeologia indusketa
Asteazkena, 2015eko uztailaren 15a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Garraitz irla (San Nicolas izenarekin ere ezaguna dena) Lekeitioko badian aurkitzen da, herriko erreferentzia eta euskal kostaldeko ikonoa bihurtu delarik.
Irla honetako giza paisaia aztertzeko proiektuaren helburua Garraitzen historian zehar jasan dituen kolonizazioaren memoria historikoa berreskuratzea da. Bertan kolonizazio horien aztarnak gelditu direlarik : XV. mendean eraikitako ermita bat; frantziskotarren monasterio bat (1617-1650); itsas gotorleku batzuk (XVIII-XIX mendekoak) eta abar.
Proiektu honen helburu nagusia irlaren berreskurapena da, Lekeitioko paisaian birgizarteratzeko, herriko ondare naturala bezala.
Auzolanaren garapenerako bizilagunen inplikazio zuzena eskatzen da, eta hauek Aranzadiko teknikoen laguntzarekin ebidentzia horiek denak berreskuratuko dituzte.
Aurreikusiak dauden lanen artean dokumentazio grafiko eta idatzizko bilketa eta landaretzaren garbiketa dago. Auzolandegi honetako landa lanak Atabako Kultur Elkarteak koordinatzen ditu, Aranzadiko laguntzarekin eta Lekeitioko Udaletxeko eta Bizkaiako Foru Aldundiko sustapenarekin.
Larunbat honetan egin beharreko landa lana, landaretzak ezkutatzen dituen eraikinen garbiketa izango da. Horretarako deialdi bat egin nahi da, nahi duenak bertaratzeko, garbiketa horietan lagun dezan.
Deialdia, uztailaren 18an, larunbatean, goizeko 10etan izango da, Malekoian. Itsasaldiak direla eta arratsaldeko 4etan bukatuko da auzolana.