Aranzadik desagertzear dauden onddoen lehen Zerrenda Gorrian parte hartu du

Mikologia

Osteguna, 2017eko uztailaren 6a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Azken urteotan mikologia adituek onddoen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Arazo honen inguruan alertarazteko, 2003.urtean Murtzian egindako XIV Botanika Kriptogamikako Sinposioan egondako mikologoek, Iberiar penintsula mailan onddoen lehen Zerrenda Gorria egitea erabaki zuten.


Honen ondorio, desagertzear dauden onddoen kontserbaziorako lan egiten duen Hispaniar-Portugaldar lan taldearen parte izango zen, Euskal Herria-Kantabria izeneko lan talde berri bat sortu zen. Eta bertan parte hartu du Aranzadiko Mikologia Sailak; eta zerrenda Gorria EHUko Isabel Salcedo irakasleak koordinatutako lan batean argitaratu da.


Ikerketa sakona egin eta gero 2007-2008 urteetan argitaratu zen desagertzear dauden Euskal Herriako-Kantauriar Zerrenda Gorria. Zerrendak 75 espezie hartzen ditu kontutan. Hauetako asko oso estimatuak dira gure herrietan, jangarriak ere badaude: Russula virescens (Gibelurdina), Boletus regius (Onddo erregea) y la Cantharellus friesii (Friesii saltsa perretxikoa) edo Clitocybe geotropa (San Martín ziza) adibidez.


Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak. Mundu mailan espezie ugari arriskuan dauden arren, Zerrenda Gorrian agertzen diren hauen egoera kritikoa da.


Nahiz eta balio legalik ez izan, zerrenda honen helburua gizartea sentsibilizatu eta hezteko erabili nahi da, bereziki ingurumena zaintzen ikasteko, onddoak barne. Gainera, bertan aurki daitekeen informazioak eskualdeentzako kontserbazio ekintzetan eragina izan dezake.


Zerrendaz gain eskola, erakunde eta hainbat jardunaldietan panel informatiboa banatuko da, proiektuaren berri emateko.


ZERRENDA GORRIA kontsulta dezakezu.


IKUSI BIDEOA