Aranzadik eta Azpeitiako udalak 1960tik 2014era herrian gertatu ziren Giza Eskubideen urraketak jaso dituzte txosten batean

Antropologia

Asteazkena, 2015eko otsailaren 25a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Aurkezpen publiko honen bitartez, 1960 eta 2014 bitartean Azpeitian burutu ziren Giza Eskubideen urraketa mota guztien ikerketa emaitzak aurkeztu dira. 2014ean zehar Aranzadi Zientzia Elkarteak, Azpeitiako Udalak hala eskatuta, udalerrian gertatu diren giza eskubideen urraketen testigantzak jaso ditu txosten batean. Urraketa mota anitz bildu dira, besteak beste, bizitzarako eskubidearen aurkakoa, segurtasun fisiko eta psikologikoaren aurkakoa, edota mehatxu bortitzak.