Aranzadik eta Ordiziako Udalak Oiangu Parkean kontzientziazio-jarduerak antolatu dituzte herritar guztiei zuzenduta

Entomologia

Osteguna, 2021eko maiatzaren 13a — CEST

Irakurketa: 3 minutu

Maiatzaren 22an, “Escaralimania. Ekin, Gipuzkoa” ekimenaren baitako jarduera nagusi gisa, adin guztietako herritarrei dei egingo zaie intsektuen hotel handi bat eta hazi-bonbak egiten parte hartzera; herritarrei zuzendutako zientziako jarduera horiek animalia txiki horiek gure gizartean duten garrantziaren inguruan kontzientziatzeko, bioaniztasunean betetzen duten aniztasuna zabaltzeko eta txikienen artean bokazio zientifikoak pizteko balio dute.

Escaralimania proiektuak Fundación Biodiversidad fundazioaren babesa jaso du eta proiektuaren arduradun Bea Diazek azaldu duenez, “bioaniztasunak duen garrantziaren eta, tokiko ikuspegitik abiatuta, habitatak sortzeko eta lehengoratze ekologikoa bultzatzeko ekintzen inguruko kontzientzia sortu nahi dugu. Jendeak bizitoki duten komunitateko eguneroko bizitzako inplikazioa ulertzea eta ikustea lortzea da gure helburua”.

Diziplina ugari bateratzen dituen proiektu honek honako hauen laguntza jaso du: Asociación Zerynthia elkartea, tximeletak aztertzen adituak direnak; Lurgaia Fundazioa, habitatak lehengoratzeaz arduratzen dena; eta Bidasoa LH. Hain zuzen ere, Diazek gogorarazi duen moduan, “intsektuentzako hotela Bidasoa LH Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasleek eraiki dute”.

Intsektuentzako hotela Bidasoa LH Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasleek eraiki dute. Bertako zuzendariak, Alberto Arranzek, adierazi duenez, “lehen, armiarma bat ikusten genuenean, zapaldu egiten genuen; orain, ordea, etxe bat eraiki behar diegu”. Diziplina ugari bateratzen dituen proiektu honek, bestalde, Asociación Zerynthiaren, tximeletak aztertzen aditua den elkartearen, eta Lurgaia Fundazioaren, habitatak lehengoratzeaz arduratzen den fundazioaren, laguntza ere jaso du.

Gogoan al duzu garai bateko Oiangu parkea?

Maiatzaren 22rako antolatutako jarduera horiez gain, Aranzadik eta Ordiziako Udalak herritarrei dei egin diete Oiangu parkeko argazki zaharrak eta bertako istorioak biltzeko. “Gure asmoa parke honen iragana eta geroa herritarrei erakustea da; horren bidez, bertako paisaian egin diren jarduerak ikusi eta ulertu nahi ditugu. Argazkiak bilduta, erakusketa bat egin nahi dugu lan mota horiek duten erabilgarritasunaren eta izan dezaketen ondorio sozial eta ekologikoaren gaineko pentsamendu kritikoa sortzeko”, azaldu du Aranzadiko proiektuaren arduradunak eta entomologoak, Bea Diazek. Argazkiak ekinaren 30 arte aurkeztu daitezke.

Parte hartu nahi duten pertsonek argazkia eskaneatuta bidali beharko dute artxiboa@aranzadi.eus helbide elektronikora edo posta arruntez helbide honetara: Zorroaga Gaineko kalea, 11, 20014 Donostia. Jasotako argazkiak Ordiziako Udalaren Flickr kontuan jarriko dira ikusgai.