Aranzadik webgune berria estreinatzen du bere 75. urteurrenean

Aranzadi / Komunikazioa eta dibulgazioa

Asteartea, 2022eko maiatzaren 24a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 1 minutu

75 urteko historia beteko du Aranzadi Zientzia Elkarteak aurten, eta urtemuga honen mugarrietako bat webgune berri honen estreinaldia da.

Bertan, elkartean lantzen ditugun balioekin zerikusia duen guztia aurkituko duzu: natura, ondarea eta memoria. Hiru balio horiek sostengatuko dute webguneko eduki guztia, Aranzadiko gure misioaren bizkarrezurra delarik.

Sartu esteka honetan: www.aranzadi.eus