Aranzadiren eraztuna zuen belatz handi bat aurkitu da Ormaiztegin tiroz hilda
Asteartea, 2015eko urriaren 20a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Belatz handia zorrozki babestua dagoen espeziea da. Europa mailan SPEC 3 kategoria ematen zaio (bere distribuzio gunea ez da Europa mailakoa soilik, baina Europako populazio da mehatxatuena). Espezie hau Hegaztien Zuzendaritza batzordeko 1. Gehigarrian eta Bernako Hitzarmeneko 2. Gehigarrian azaltzen da. Espainia mailako Mehatxaturiko Espezieen katalogoan Interes Bereziko espezie bezala hartzen da eta Euskadiko Katalogoan Espezie Arraroa bezala agertzen da.
Guzti hau kontutan izanik, larria da Gipuzkoan belatz handi bat tiroz hilda agertzea. Ez bakarrik horrelako gertakizunak ilegalak delako eta zigorra merezi dutelako, baizik eta Gipuzkoako ehiza kolektiboan horrelako ekintzak egiteko gai direla jakiteak kezka eta egonezina sortzen digulako ondare naturala zaindu eta ikertzen dugun elkarteei.
Urtero tiroz hilda agertzen diren espezieen zerrenda oso kezkagarria da; hauen artean aipatu daitezke: belatz handia, gabiraia, aztorea, miru gorria, arrano txikia, hotz zuria, lertxuntxo handia, eta abar luze bat.
Horregatik, Aranzadi Zientzia Elkarteak, hegaztien ikerketan eta kontserbazioan duen ibilbide luzea kontutan izanik eta EURING-eko (Eraztuntzeko Europar Batasuna) partaide dela kontuan izanik, Gipuzkoako ehiza kudeaketan erantzukizuna duten elkarteei zigorrak jartzea eskatzen du, eta gure lurraldean horrelako ekintzak erauztea.
Gipuzkoan legez kanpoko ehizari buruzko artikulua
Ornitologia Sailak berriki argitaratu du Gipuzkoako legez kanpoko ehizari buruzko artikulu bat European Journal of Wildlife Research izeneko aldizkarian. Artikulu honetan Gipuzkoako fauna basatien Errekuperazio Zentrora tiroz hilda iritsi diren hegaztien espazio eta denbora banaketari buruz hitz egiten du. Horretarako 8 urte bitarteko datuak ikertu dira, eta 53 espezie identifikatu dira, batzuk galtze arriskuan katalogatuak daudenak. Hegazti hauek normalean ehiza toki finkoetan agertzen dira eta hiletak urri eta urtarrila bitartean gertatzen dira. Ebidentzian jartzen da beraz, legez kanpoko ehiza kudeaketa hobetzeko dagoen beharra.
Artikuluaren xehetasunak: http://link.springer.com/article/10.1007/s10344-015-0940-6
Informazio hau gure naturaren babesean lan egiten duen Gipuzkoako Foru Aldundira bidali da eta eskertu nahiko genuke zentzu honetan egiten dituzten ahaleginak.
Arg: Jon Maguregi