Arkeogenetikaren iraultza: historiaurreko gizarte-antolamendua ikertzeko tresna berria
Ordua
19:00
Tokia
San Telmo Museoa
Salneurria
Doan
Antzinako milaka giza genoma berreskuratzea ahalbidetzen duen iraultza teknologikoari buruz hitz egingo du Iñigo Olaldek Aranzadiren XXIV. Arkeologia Jardunaldien barnean antolatutako hitzaldian. Teknika horiei esker, gaur egun, aurrekaririk gabeko xehetasunez iker dezakegu nola antolatzen ziren giza komunitateak Historiaurrean.
Euskal Herriko zein Europako beste leku batzuetako aztarnategi megalitikoei buruzko ikerketa arkeologiko batzuen emaitzak azalduko dira. Hauei esker, gure iragana ezagutzeko, genetikak arkeologia nola osatzen duen irudikatuko dugu.
Iñigo Olalde Ramón y Cajal ikertzailea da EHUn eta Ikerbasquen.
Streaming bidez eskainiko da hitzaldi hau
XXIV Arkeologia jardunaldien beste hitzaldiak:
- Otsailak 10, Jatorrizko herriek nola sortu duten Amazonia
- Otsailak 12, Gipuzkoako aztarnategi arkeologikoetako Erdi Aroko larrua eta oinetakoak
- Otsailak 13, Altxerriko arte paleolitikoa duen haitzuloari buruzko diziplinarteko datu berriak