
Gure Antzin Aroa ikertzen duten arkeologo gazteak bultzatu!
Eta bisita gidatuak egin ahal izango dituzu Irulegi ezagutzeko.



Gure ondare arkeologikoa berreskuratzeko hartuko duzun konpromisoagatik, eskerrak eman nahi dizkizugu dakigun eta ahal dugun modurik onenean: Aranzadiko arkeologoen eskutik Irulegiko kultur ondarea ezagutzeko bisita gidatuak eskainiz*.
* Bisitak uztailaren 1etik irailaren 17ra egingo dira, egunero, astelehen eta astearteetan izan ezik.

Animatu zaitez eta babestu gure lantaldea
15 lagunetik gorako taldeentzat edo eskola-taldeentzat, jarri harremanetan medeso@aranzadi.eus helbidean. Taldeak hala nahi badu, gaztelaniazko txandako bisitak euskaraz ere egin daitezke.
Gure Antzin Aroko beste leku batzuk bisitatu nahi badituzu, adibidez, Zaldua edo Donazaharreko hiri erromatarrak, idatzi helbide honetara: medeso@aranzadi.eus
Baliabideak behar ditugu arkeologo gazteek ikertzen eta industen jarrai dezaten.
Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteak udan bakarrik aktiba ditzake bere indusketak Zaldua, Irulegi, Artzi edo Donazaharreko aztarnategietan. Baina baliabide berriekin, arkeologo gazteen lantaldeak handitu litezke, gure Antzin Aroko ikerketa-lanetan aurrera egiteko.

«Irulegiko aztarnategia berezia da. Hemen lan ordu bakoitzak bere fruituak ematen ditu, eta laster aurkikuntza berriak egitea espero dugu. Talde on batekin eta baliabide gehiagorekin ikerketa bizkortu dezakegu .»

«Irulegiko Eskua baskoi hizkuntzaren sekulako testigantza eman digu. Baina Irulegin askoz gehiago dago: etxebizitza osoak, zeramika zatiak, biztanleen eguneroko objektuak, etxeko animaliekin, armekin eta abarrekin lotutako elementuak... industen jarraitu behar dugu, asko baitago aurkitzeko.»

«Zaldua hiri erromatarrean, nahi den guztia eta gehiago industeko eta aztertzeko dago. Guk eraikin bateko gela gutxi batzuk irekita ur-tanta bat aurkitu dugu itsasoan. Baina oraindik zenbait hektareako hiri osoa dago deskubritzeko.»