XX .Arkeologia Jardunaldiak

1
otsaila
Asteartea
4
otsaila
Ostirala

Ordua

19:00

Tokia

San Telmo Museoa

Edukiera

60 pertsona

Salneurria

Doan

Edizio honen gaia anitza da, Historiaurrera bidaiatuko dugu Nafarroako Koskobilo aztarnategi arkeologikoa ezagutzeko, non duela milaka urteko errinozeroa, lehoia edo makakoa bezalako fauna-aztarnak aurkitu diren.

Hitzaldi hau EHUko Asier Gómez Olivencia eta Daniel Ruiz aztarnategiko zuzendariek aurkeztuko dute otsailaren 1ean, 19: 00etan.

Otsailaren 2an Aranzadi Zientzia Elkarteko bi arkeologo andaluziarrek Pico Reja, el triángulo de la muerte hitzaldia aurkeztuko dute. Espainian ireki den hobi handienari buruzko hitzaldia. Gaur egun, Gerra Zibilean errepresaliatutako pertsonen gorpuak lurpetik ateratzen ari dira. Hitzaldia Juan Manuel Guijok eta Jesus Romanek aurkeztuko dute, hobian bertan lan egiten duten bi arkeologo memorialistek, alegia.

Otsailaren 3an Bartzelonatik etorriko zaigu Egiptoko Museoko kontserbatzailea Tutankhamoni buruzko hitzaldi batekin. Izenburua: Tutankhamonen hilobia, arkeologo baten ametsa. Luis Manuel Gonzálvez egiptologoak aurkeztuko du Antzinako Egiptoko faraoiari buruzko hitzaldi interesgarri hau.

Eta jardunaldiei amaiera emateko, otsailaren 4an Kantabriako Unibertsitateko Pablo Ariasek eta Nafarroako Gobernuko Jesus Garciak Loizuko gizona erakutsiko dute. Duela 11.700 urte bizi izan zen gizon bat, Nafarroako Pirinioetako (Erroibar) kobazulo batean aurkitu zutena.