Arkeologia Laborategiaren 2020rako deialdia

Arkeologia

Osteguna, 2020eko irailaren 3a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Bertan, aztarnategietatik iristen den materiala prozesatuko da: garbiketa, katalogatze (siglaketa), argazkiak atera, datu baseak osatu, eta sailkatze lanak egingo dira. Horretaz gain, material arkeologikoaren tratamendu eta ikerketari buruzko prestakuntza osagarria ere eskainiko da: hitzaldiak, bisitak edo marrazketa arkeologikoko praktikak eskainiko dira.

Laborategi lanetan parte hartzeko ez da gariari buruzko aurretiazko jakintza teknikorik izan behar, ikasi eta lan egiteko gogoa soilik. Irailean eta urrian antolatuko da jarduera Aranzadi Zientzia Elkarteak Donostian duen egoitzan.

Egutegia irailean: 7, 14, 21 eta 23. Garbiketa, sailkapena eta katalogazioa (siglaketa)

Egutegia urrian: 5, 8, 19 eta 26. Katalogazioa (siglaketa), inbentarioa, datu basea eta argazkia ateratzea.

Ordutegia: 10:30-13:30 eta 14:30-17:30.

Izen ematea eta asistentzia: egunka, hilabeteka (goiz, arratsalde edo egun osoa) edo jarduera guztirako (bi hilabetetarako) izen emateko aukera izango da. Parte hartzeko aukera izen emate ordenaren araberakoa izango da, baina hilabete edo jarduera osoa aukeratzen dutenek lehentasuna izango dute. 15 ordutik gora egiten dutenek parte hartze ziurtagiria eskuratuko dute. Aforoa mugatua izango da.

Hizkuntza: euskara/ gaztelania

Arduraduna: Oihane Mendizabal Sandonís (omendizabal@aranzadi.eus)

Laborategiko jarduera doakoa da baina ez ditu barne hartzen ez garraio ezta mantenu gastuak ere.

Parte hartzeko bete formularioa: