Arriestuetako iturria zaharberritu da bolondresen lanari esker

Aranzadi

Asteazkena, 2015eko urriaren 21a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Ulia eta Jaizkibelek lurzoru oso iragazkorra erakusten dute, eta nekez eratzen dira putzu tenporalak, gauzak honela anfibio eta beste bizidun urtarrek, adibidez burruntzi edo beste ornogabeek, errekastoetan sortzen diren urlo eta putzuak baliatzen dituzte ugalketarako. Duela bi urtetik hona Aranzadi Zientzia Elkarteak, Lezo, Hondarribia eta Donostiako udaletxeen laguntzaz, betiere Gipuzkoako Foru Aldundiaren oniritziarekin, bi mendiguneetan putzu sareak sortzeko programa bat martxan jarri zuen. Momentuz hiru putzu sortu dira Ulian, eta beste hainbeste Jaizkibelen, bi Lezon eta bestea berriki boluntarioen laguntzaz zaharberritu den Arriestuetako iturria Hondarribian. Iturri hau, errekasto txiki batetik jasotzen du ura, denboraren poderioz materia organikoz betetzen da, gehienbat hondar, enbor eta harriz, ondorioz iturriak ura biltzeko duen gaitasuna modu nabarian gutxituz.

Aurreko igande goizean gauzatu zen auzolan ekintzan, 20 boluntariok parte hartu zuten zaharberritze lanetan. Horrez gain iturritik ateratako materia organikoa probestu zen mikrofaunarentzat babesgune bat sortzeko, izan ere laster hibernazio prozesuari ekingo dioten hainbat espeziek negua gordeleku hauetan pasatzen baitute.