Arsuaga eta Millás-en mahai ingurua, San Telmo Museotik Antzoki Zaharrera
Asteartea, 2021eko otsailaren 23a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Juan Luis Arsuaga paleoantropologoa eta Juan José Millás idazlearen arteko elkarrizketa gisa planteatzen den mahai ingurua da ekitaldi hau, Eva Caballero kazetaria moderatzaile lanetan arituko delarik, La vida contada por un sapiens a un neandertal tituluarekin. 18:00etan hasiko da eta gaztelaniaz izango da, aurreikusita zegoen bezala, baina eszenatoki berriarekin, Antzoki Zaharrean, edukiera handitu ahal izateko.
San Telmo Museoan burutzen dira jardunaldi hauek azken urteotan, eta momentu honetan bertako ekitaldi aretoan erabilgarri dauden 50 eserlekuak beteta zeuden ekitaldi honetarako. Jakin-mina handia izan denez, Antzoki Zaharrera eramango da mahai ingurua, eta horrela gonbidapen gehiago banatzeko aukera egongo da. Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan jaso ahal izango dira gonbidapenak bihartik aurrera, bi gonbidapen pertsona bakoitzeko. Dagoeneko lekua erreserbatuta zutenek Antzokian ere lekua gordeta edukiko dute, baina gonbidapen berria jaso beharko dute.
Leihatilen ordutegia hau da:
-Antzoki Zaharra: 11:30-13:30, eta ekitaldi egunean 17:00etatik aurrera ere.
-Victoria Eugenia Antzokia: 11:30-13:30 eta 17:00-20:00 egunero.
Dagoeneko lekua erreserbatuta zutenek Antzoki Zaharrean ere lekua gordeta edukiko dute, baina gonbidapen berria jaso beharko dute ordutegi horietan.
Aranzadiren XIX. Arkeologia Jardunaldiei buruz
Jardunaldietako gainontzeko hitzaldiak bezala, hau ere internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, hala museoaren webgunean nola Youtube kanalean.