Artikutzako aniztasun fungikoa
Mikologia / Hiritar zientzia, Habitaten jarraipena eta kontserbazioa
Proiektu honek honako helburuak ditu:
- Artikutzako finkako landare-formazio garrantzitsuenen onddoen (makromizetoen) inbentarioa egitea.
- Aniztasun fungikoari, bai taxonomikoari bai funtzionalari dagokionez, interes handiena duten eremuak ezaugarritzea.
- Kontserbazioaren ikuspegitik interesgarriak diren espezie fungikoak aztertzea eta baloratzea. Horrela, ondoren, Europako zerrenda gorrietan egon daitezkeen espezieen jarraipena egiteko proposamena egin ahal izango da.
- Artikutzako perretxiko biltzaileen/kontsumitzaileen gizarte- eta ingurumen-ezaugarriak ezagutzeko aukera emango duen galdetegi bat diseinatzea.
Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritza da Artikutzako finkaren kudeaketaren arduraduna, eta, beste lan zientifiko batzuen ildotik, atariko proiektu hau finantzatu du. Proiektu horren helburu nagusia onddoei buruz finkan dagoen ezagutza-hutsunea betetzea izan da. Finkaren biodibertsitatea hobeto ezagutuz gero, kudeaketa eraginkorragoa izango da, eta bertan dauden intereseko espezieak eta habitatak babesteko aukera izango da.
Horrela, aurreko erregistro bibliografikoak eta egungo lana kontuan hartuta, Artikutzak gaur egun (2021-12-31) dituela adieraz daiteke.
Datu horiek garrantzitsuak badira ere, proiektuaren lehen fasean Artikutzan orain arte ezagutzen zen mikobiotaren % 86 inguru handitu da, eta datu horiek ez lirateke aniztasun fungiko erreala izango.
Era berean, ikusi da finka, bere kudeaketa bereziagatik, interes handiko eremua dela onddoen zerrenda gorrietan dauden espezie batzuk kontserbatzeko.
La trascendencia de las aportaciones de la Ciencia ciudadana en estudios de diversidad ha sido señala por varios autores. En esa línea, hemos considerado interesante el utilizar la plataforma iNaturalist y se ha creado el proyecto Artikutza-Fungi para poder registrar no solo observaciones de especies frecuentes realizadas por los miembros del grupo de trabajo, sino también recoger aportaciones abiertas de colaboración ciudadana.
Por último, señalar que es imprescindible sensibilizar e implicar a la sociedad sobre la importancia de la conservación del medio natural; por ello, es vital fomentar entre los visitantes de Artikutza un pensamiento basado en el uso sostenible de los recursos del mismo, y en particular el fúngico. Pero al mismo tiempo, es necesario conocer los hábitos y las actitudes pro-ambientales de las personas que visitan Artikutza, y en particular los recolectores de setas que la visitan, para poder gestionar mejor los recursos. Por esta razón, se ha diseñado un cuestionario compuesto por una serie de preguntas (sobre aspectos socio- demográficos, perfil de recolector, actitud sobre recolección y regulación, y conocimiento de hongos) que, una vez analizados los datos, permitirá conocer el perfil de los visitantes de Artikutza.
Bilatzaile mikologikoa
Bilatzaile honen bidez espezieak identifikatzen lagunduko dizugu.
Azken gehitzeak Bilatzailera joan Argazki galeria