Artzibarreko indusketa arkeologikoa: hipokaustoa eta erromatar garaiko zeramikak
Astelehena, 2018eko abuztuaren 27a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Aurtengo indusketa kanpaina hipokausto deritzon berokuntza-sistema duen eraikinaren egituran zentratu da. Lantaldeak terma edo berogailua zuen etxe bat zela uste du. Tartean, zeramika zatiak ere berreskuratu dira.
Ondare honen garrantzia gizarteratzeko asmoarekin, irailaren 1ean, 11:00etan, publiko orokorrarentzako bisita irekia egingo da. Aurkezpena arkeologo arduradunek bideratuko dute eta aztarnategiaren bisita gidatua eskainiko da.