Artzibarreko indusketa arkeologikoaren emaitzen aurkezpena

Arkeologia

Ostirala, 2017eko irailaren 1a — CEST

Irakurketa: 1 minutu


Ikerketa honek Nafarroako Gobernua eta Eusko Kultur Fundazioaren babesa jaso du eta Artzibarreko udalaren sustapena. Indusketa Pirinioko galtzaden ikeketa ardatz duen proiektu global baten barruan dago non Auritz, Luzaide, Orreaga, Erroibar, Agoitz eta Longidako udalen laguntza jaso du.


Aurtengo kanpaina hasteko azterketa geofisikoak egin dira, lur azpian dauden eraikinen egituren berri eman dituztenak, aztarnategiaren irudi orokorra lortzeko. Informazio hura ardatz hartuta, 5 kata ireki dira eremu desberdinetan, egitura hauen sakonera eta kontserbazio maila zehaztu eta materialak azaleratzeko helburuarekin. Tartean, erromatar garaiko zeramika eta hipokausto deritzon berokuntza-sistema duen eraikina berreskuratu dira.