Ulia, Lezo eta Berrizeko ekintzak amaituta, mikrofaunaren mesedetan hurrengo auzolan ekintzak Donostia, Elgoibar eta Navaridasen gauzatuko dira
Osteguna, 2019eko martxoaren 21a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
2019. urte hasieran Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako putzu txikien sarea aberastu eta egonkortzeko lanak gauzatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak, Espainiako Elkarte Herpetologikoaren laguntzaz. Hiru ekintza hauetan putzu berri bat sortu da Berrizen eta aurrez sortutako beste bi hezegune kudeatzeko lanak gauzatu ziren.
Ekintzek segida izango dute hurrengo bi astebukaeratan, Ametzagainako parkean 2018an sortutako bi putzuak hesitzeko lanak gauzatuko dira, izan ere etxe abereen, batik bat txakurren sarrera oztopatu nahi dugu putzua hondatzeaz gain bere naturalizazioa mantsotzen dute eta. Era berean Elgoibarren putzu berri bat sortu eta hesituko da igandean. Amaitzeko hurrengo igandean (martxoak 31) bi putzu berri sortu eta hesituko dira Navaridas-en. Ekintzetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.
https://bibe.me/ekitaldiak-aranzadi
Más información sobre las jornadas de voluntariado