Baztan, paisaia bizi baten arkeologia

13
otsaila 2025
Osteguna

Ordua

19:00

Tokia

San Telmo Museoa

Salneurria

Doan

Josu Narbarte, Arkeologoa. Aranzadi Zientzia Elkartea

Mattin Aiestaran, Arkeologoa. Aranzadi Zientzia Elkartea

Saio honetan Baztango paisaia dugu aztergai. Baina ez paisaia objektu aldagaitz gisa ulertuta, giza komunitate honek hainbat mendez moldatutako bizileku gisa baizik. Lanaren eta jakintzaren emaitza da Baztango paisaia, etengabeko bilakaeran dagoen ondare bizia.

Arkeologiak eskainitako ikerketa-tresnei esker, ondare horren balio naturala eta kulturala agerian gelditzen da. Denon ardura da hura zaintzea, etorkizunean ere hala izaten jarrai dezan.

Streaming bidez eskainiko da hitzaldi hau hemen.

XXII Arkeologia jardunaldien beste hitzaldiak:

  • Otsailak 11, Altxor bat muinoaren azpian: Isturitze eta Otsozelaiko haitzuloetako arte paleolitikoa, Diego Garate
  • Otsailak 12, Larrahe: Larunbeko Aldarea; Javier Velaza, Juantxo Agirre Mauleon
  • Otsailak 14, Tartesoak, Turuñueloko etxolak; Esther Rodríguez , Sebastián Celestino