Begirada bioaniztasunaren ikuspegitik

Herpetologia

Ostirala, 2017eko urriaren 20a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Bergarako Laboratorium museoaren xedea berrikuntza, zientzia eta hezkuntzaren garrantzia gogoratzea eta eguneratzea da. Oraingoan, gaurkotasun ukaezina duen gai bat (biodibertsitatea) eta zientzia bat (kontserbazio biologia) aurkeztu eta egunean jarriko ditugu.


Hori da aldi baterako erakusketa honek lantzen duen gaia eta objektuak, infografiak, ikus-entzunezkoa eta kontserbazio biologiaren arloko profesional batek prestatutako testuak erabiltzen ditu horretarako. Jarduera programa osagarria ere prestatu dugu Laboratorium museoan.


Aranzadiko Herpetologia Sailak Sugeak eta sugegorriak, euren ospe txarraren biktimak izeneko tailer familiarra prestatu dute biharko. Sentsibilizazio kanpaina animalia hauek jasaten dituzten aurreiritzi eta mitoak ezeztatzeko helburuarekin egiten da, hauen ezaugarri berezien ezagutza handitu nahi da, eta batez ere hauenganako lilura sortu gure ondare naturalaren parte garrantzitsu bezala baloratzeko. Parte hartu nahi dutenek Laboratoriumeko Museora deitzea gomendatzen da.