Berdintasun Batzordea bere kabuz lan egiten hasi da

Aranzadi

Asteazkena, 2022eko otsailaren 23a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Horretarako, batzordekideak otsailaren 9an elkartu ziren, laguntzarik gabeko lehen urratsak ematen hasi ziren bere kasa. Beldurrak beldur, kezkak kezka, lehen bilkura “oso emankorra” izan zela adierazi dute.

Adostutako edukien artean, taldeari berari dagozkion zenbait irizpide zehaztu dira, hala nola, hilean behin elkartzea edo bilera bakoitzaren ondoren egindakoaren berri ematea, ibilbidea gardentasunez egiteko, baina baita zuhurtziaz ere.

Batzordearen zereginari dagokionez, Berdintasunaren aldeko Ekintza Planaren exekuzioa bideratzea eta erakundean berdintasun ezarekin zerikusia duten gertakarien jarraipena egitea izango da.

Beraz, datozen urteetan, Ekintza Planean jasotakoa gauzatzeko ahaleginari ekin dio taldeak, besteak beste, Jazarpen Protokoloaren sorrera, Aranzadiko Zuzendaritza Batzordeak lehentasuntzat jo duena, edo hizkuntza modu ez sexistan erabiltzeko gida. Biak ala biak amaitzear daude.