Hurrengo geldialdia Bergarako Laboratorium Museoa: Euskal Herriko anfibio, narrasti, burruntzi eta sorgin orratzak ezagutzeko ikastaroa
Asteazkena, 2017eko maiatzaren 24a — CEST
Irakurketa: 3 minutu
Maiatzaren 27an animaliak identifikatzeko ikastaro bat ospatuko da Laboratorium museoan, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Helburu nagusia animalia hauen identifikazioa erraztea, bide batez “ornitho.eus” euskarria jakitera eman eta bolondres potentzialak formatu eta erakartzea. Egitasmo honen arrakasta ahalik eta jende gehien erakartzean dago eta.
Maiatza anfibio eta narrastiak behatzeko garai egokienetako bat da. Ornodun taldeen artean mehatxatuenak izan arren, gizarteak apenas ezagutzen ditu herpetoak (anfibio eta narrastiak), gabezia horri aurre egiteko hiru ikastaro antolatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Laboratorium museoan ospatuko den ikastaroa, euskaraz emango da, lau bizidun talderengan arreta ipiniz, anfibio, narrasti, burruntzi eta sorgin orratzak. Tailerreko hizlariak Ander Izagirre, Jon Lopez eta Iñaki Mezquita, izango dira.
Ikastaroaren azalpen teorikoak museoan egingo dira, aldiz mendiko irteera bizidunak in situ behatzeko baliatuko da. Ordutegia goizeko 9:00etatik 18:00etara. Ikastaroa dohainekoa da baina parte hartzeko izena eman behar da. Izen ematea Aranzadiko idazkaritzan egitea komeni da, email bat idazkaritza@aranzadi.eus helbidera igorriz edota 943466142 telefono zenbakira dei eginez. Informazio gehiago nahi izan ezkero, Laboratorium museora ere dei egin liteke (943769003).
Mallabian ere anfibio eta narrastiak jomugan
Ekainaren 1ean arratsaldeko zazpietan Anfibioak eta narrastiak Mallabian, mitoa eta kondaira hitzaldia emango dute Ander Izagirre eta Juan Carlos Andrés-ek kontzejuzarra aretoan.