Suillus granulatus

Herri izena

  • Euskeraz: Pinudi-onddo bikorduna
  • Gazteleraz: Boleto granulado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Suillus
  • Espeziea: granulatus
  • Egilea: (L.) Roussel 1806
  • Jangarritasuna: Gordinik pozoitsua/Venenosa en crudo

Deskribapen testua

Basidioma: 4-12 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila, gero lautua, krema horixkatik marroi gorrixkara, modu uniformean koloreztatua. Kutikula bereizgarria, gainezkatua, oso lirdingatsua eta distiratsua giro hezean.
Hodiak: motzak, itsaskorrak, hori argiak. Poro biribilak edo angeludunak, hodien kolore berekoak, esne itxurako tantatxoekin ale gaztetan.
Hanka: 3-12 x 1-2,5 cm-koa, zilindrikoa, betea, horixka, hasieran zurixkak eta zahartzean arrexkak diren pikorrak dituena. Eraztunik gabea.
Mamia: trinkoa gaztetan eta gero biguna, hori zurbila. Zapore gozoa eta usain atsegina.
Mikroskopia: esporak piloan marroi okrekarak, eliptikoak, leunak, gutuladunak, 7,5-10 x 3-4,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta, udan eta udazkenean, soilik koniferoen basoetan ateratzen da, Pinusean batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria; kutikula lirdingatsuak beherakoak eragin ditzake.

Argazkiak

Suillus granulatus
Suillus granulatus
Suillus granulatus
Suillus granulatus
Suillus granulatus

Microscopiak / Mikrofitxak

Suillus granulatus
Suillus granulatus

Bilketen mapa