Suillus grevillei

Herri izena

  • Euskeraz: Onddo apaina
  • Gazteleraz: Boleto elegante

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Suillus
  • Espeziea: grevillei
  • Egilea: (Klotzsch) Singer 1945
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 4-12 cm-ko Ø-ko txapela, gaztetan hemisferikoa, gero ganbila eta lautua, urre-horia, laranjatua edo marroi laranjatua. Mamitik bereiz daitekeen kutikula, lirdingatsua eta gelatinakara giro hezean. Ertz gainezkatua.
Hodiak: adnatuak, luzeak, horiak. Poro biribilak gaztetan eta angeludunak umotzean, horitik oliba-horira. Gris-arrosaz orbantzen dira ukitzean.
Hanka: 4-9 x 0,8-2,5 cm-koa, zilindrikoa, apur bat loditua oinean, horia. Eraztun zuri horixka, minzkara, mehea, batzuetan desagertzen dena.
Mamia: lodia eta irmoa gaztetan, gero biguna, airea ukitzean horia, arrosa edo marroi-arrosa. Ukituz gero orbantzen da. Usain atsegina eta zapore suabea.
Mikroskopia: esporak piloan oliba-okreak, eliptikoak, leunak, gutuladunak, 7-10 x 2,5-4 µm-koak.
Habitat: arrunta udaberritik udazkenera, soil-soilik Larixen basoetan ateratzen da.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Suillus grevillei
Suillus grevillei
Suillus grevillei
Suillus grevillei

Microscopiak / Mikrofitxak

Suillus grevillei
Suillus grevillei
Suillus grevillei

Bilketen mapa