Suillus bovinus

Herri izena

  • Euskeraz: Pinudietako behi-onddoa
  • Gazteleraz: Boleto bovino

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Suillus
  • Espeziea: bovinus
  • Egilea: (L.) Roussel 1806
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 5-10 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikotik ganbil-lautura. Ertz inkurbatua eta gainezkatua. Marroi horixka isla arrosekin. Kutikula lirdingatsua, laua, distiratsua, nekez bereizten dena.
Hodiak: motzak, itsaskorrak edo dekurrenteak, beix-marroiak, gero oliba kolorekoak, airea ukitzean aldaezinak eta nekez bereizten direnak. Poro handiak, angeludunak, hodien kolore berekoak.
Hanka: 4-8 x 1-2 cm-koa, zilindrikoa, laua, bihurria edo apur bat makotua, txapelaren kolore berekoa, batzuetan arrosakara oinean.
Mamia: elastikoa, haritsuagoa hankan, arrosa edo horixka. Zapore gozoa eta fruta usaina.
Mikroskopia: esporak piloan oliba-marroiak, eliptikoak edo fusiformeak, leunak, gutuladunak, 8-10 x 3-4 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udan eta udazkenean koniferoen basoetan. Zenbaitetan Gomphidius roseusaren ondoan biltzen da, habitat berean ateratzen baitira.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Suillus bovinus
Suillus bovinus
Suillus bovinus
Suillus bovinus
Suillus bovinus

Microscopiak / Mikrofitxak

Suillus bovinus
Suillus bovinus
Suillus bovinus

Bilketen mapa