Xerocomus rubellus

Herri izena

  • Euskeraz: Onddo gorria
  • Gazteleraz: Boleto multicolor

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Xerocomus
  • Espeziea: rubellus
  • Egilea: (Krombh.) Quél. 1896
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 3-10 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran hemisferikoa, gero ganbila eta amaieran ia laua. Kutikula ilupaduna, belusatua eta lehorra, kolore aldakorrekoa, hala nola purpura-gorria, karmin edo gorri iluna.
Hodiak: hasieran krema-horiak eta gero oliba-horiak. Poro angeludunak edo biribilak, urre-horiak, hori-laranjak edo oliba-berdeak. Hodiak eta poroak urdindu egiten dira hatzen presiopean.
Hanka: 4-9 x 1-3 cm-koa, horixka goialdean eta arrosa-gorria erdialdean, apur bat sabelduna, oinean estutua, meheki lausoduna.
Mamia: krema-hori zurbila, gorrixka kutikularen azpian, ebakitzean apur bat urdintzen dena. Zapore suabea eta fruta usain atsegina.
Mikroskopia: esporak piloan oliba-arreak, eliptikoak, fusiformeak, leunak, gutuladunak, 10-15 x 3-6 µm-koak.
Habitat: urria, udaberritik uda amaierara ateratzen da koniferoen eta hostozabalen soilguneetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Xerocomus rubellus
Xerocomus rubellus
Xerocomus rubellus
Xerocomus rubellus
Xerocomus rubellus
Xerocomus rubellus
Xerocomus rubellus
Xerocomus rubellus

Microscopiak / Mikrofitxak

Xerocomus rubellus

Bilketen mapa