Xerocomus pelletieri

Herri izena

  • Euskeraz: Filoporusa
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Xerocomus
  • Espeziea: pelletieri
  • Egilea: (Lév.) Manfr. Binder 1999
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Basidioma: 2-8 cm-ko Ø-ko txapela, ganbiletik zabalera. Kutikula itsaskorra, lehorra, laua, meheki belusatua edo ilaunduna, arre gorrixka edo marroi gorrixka. Ertz mehea, zahartzean kizkurra.
Orriak: itsaskorrak-dekurrenteak, lodiak, tartekatuak, desberdinak, anastomosatuak, zeharkako hormen bidez elkartuak. Urre-horia ale gaztetan, gero hori ilunak herdoil koloreko orbanez.
Hanka: 2-8 x 0,5-2 cm-koa, gutxi-asko zilindrikoa baina sasisustratzailea beti, gorrixka edo arre gorrixka muturrean, eta horixka edo zurixka gainerakoan.
Mamia: horia, ardotsua kutikularen azpian, ebakitzean gorrixka edo purpura kolore gutxi-asko bizikoa. Usain eta zapore suabea.
Mikroskopia: esporak piloan okre-horiak, eliptikotik fusiformera, leunak, gutuladunak, 10-13 x 4-5 µm-koak.
Habitat: urria, udaberrian eta udazkenean hostozabalen basoetan. Babestu beharreko espeziea.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Xerocomus pelletieri
Xerocomus pelletieri
Xerocomus pelletieri
Xerocomus pelletieri
Xerocomus pelletieri
Xerocomus pelletieri

Microscopiak / Mikrofitxak

Xerocomus pelletieri
Xerocomus pelletieri
Xerocomus pelletieri
Xerocomus pelletieri
Xerocomus pelletieri
Xerocomus pelletieri

Bilketen mapa