Suillellus luridus

Herri izena

  • Euskeraz: Onddo zikina
  • Gazteleraz: Boleto citrino

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Suillellus
  • Espeziea: luridus
  • Egilea: (Schaeff.) Murrill 1909
  • Jangarritasuna: Gordinik pozoitsua/Venenosa en crudo

Deskribapen testua

Basidioma: 6-20 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, gero ganbil-laua, haragitsua, hori olibakaratik okre-marroira, baina okre-laranja gehienetan. Kutikula lirdingatsua giro hezean.
Hodiak: luzeak, askeak, horiak. Poro txikiak, biribilak, hasieran adreilu kolorekoak eta gero gorri ilunak. Ukitzean urdintzen dira.
Hanka: 5-15 x 2-5 cm-koa, betea, horia goian, gainerakoan laranja gorrixka edo purpura ardokara kolorekoa. Erretikula gorrixka edo laranjatua, hankatik beherantz doana sare itxuraz.
Mamia: irmoa, horia txapelean eta gorri ardokara hankaren oinean. Nabarmen urdintzen da ukitzean. Usain arina eta zapore gozoa.
Mikroskopia: espora oliba-arreak piloan, eliptikoak, leunak, gutuladunak, 12-15 x 5-7 µm-koak.
Habitat: espezie arrunta udan eta udazkenean hostozabalen eta koniferoen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria eta gordinik toxikoa da.

Argazkiak

Suillellus luridus
Suillellus luridus
Suillellus luridus
Suillellus luridus
Suillellus luridus
Suillellus luridus

Microscopiak / Mikrofitxak

Suillellus luridus
Suillellus luridus
Suillellus luridus
Suillellus luridus

Bilketen mapa