Boletus calopus

Herri izena

  • Euskeraz: Onddo hankaederra
  • Gazteleraz: Boleto de pie rojo amargo

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Boletus
  • Espeziea: calopus
  • Egilea: Pers. 1801
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 5-18 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, geron ganbila eta amaieran ia laua. Hori berdexka, oliba-arrea edo gaztaina kolore argikoa. Azal lehorra, belusatua gaztetan.
finak, biribilduak hankan inguruan, hori zurbilak, hori olibarak zahartzean, ukitzean urdintzen direnak. Poro txikiak, biribilak, hodien kolore berekoak, presiopean urdintzen direnak.
Hanka: 5-15 x 1-4 cm-koa, lodia, trinkoa, loditua oinean, sufre-hori kolorekoa goialdean. Gainerako guztia erretikulu gorri banarmen batek estaltzen du eta oina guztiz gorria da.
Mamia: trinkoa hasieran eta amaieran biguna, zuri hoxixka, airea ukitzean urdintzen dena. Fruta usaina eta oso zapore garratza.
Mikroskopia: espora leunak, fusiformeak, gutuladunak, 11-16 x 4-5,5 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean hostozabalen eta koniferoen azpian, Quercusean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jaten oso mingotsa delako.

Argazkiak

Boletus calopus
Boletus calopus
Boletus calopus
Boletus calopus
Boletus calopus

Microscopiak / Mikrofitxak

Boletus calopus
Boletus calopus

Bilketen mapa