Boletus aereus

Herri izena

  • Euskeraz: Onddo beltza
  • Gazteleraz: Hongo negro

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Boletus
  • Espeziea: aereus
  • Egilea: Bull. 1789
  • Jangarritasuna: Jangarri bikaina/Comestible excelente

Deskribapen testua

Basidioma: 8-25 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikotik ganbilera, lodia. Kutikula belusatua gaztetan, arre belzkara edo ia beltza, zahartzean laua eta brontze koloreko guneekin.
Hodiak: luzeak, zurixkak hasieran eta hori berdexkak amaieran. Poro final, hodien kolore berekoak.
Hanka: 5-15 x 3-8 cm-koa, iltze formakoa, sabelduna, lodia, beix okrekara, erretikulu zurixka batz estalia goialdean, gero marroi gorrixka.
Mamia: trinkoa, zuria, aldaezina airea ukitzean. Zapore gozoa eta onddo usain atsegina.
Mikroskopia: Espora oliba-marroiak piloan, fusiformeak edo eliptikoak, leunak, gutuladunak, 12-16 x 4-5,5 µm-koak.
Habitat: arrunta eta udazkenean hostozabalen azpian, Quercus, Fagus eta Castanean gehienetan.
Jateko balioa: oso kalitate oneko jangarria.

Argazkiak

Boletus aereus
Boletus aereus
Boletus aereus
Boletus aereus
Boletus aereus
Boletus aereus

Microscopiak / Mikrofitxak

Boletus aereus
Boletus aereus
Boletus aereus

Bilketen mapa