Boletus reticulatus

Herri izena

  • Euskeraz: Udako onddozuria
  • Gazteleraz: Boleto reticulado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Boletus
  • Espeziea: reticulatus
  • Egilea: (Hoffm.) Pers. 1801
  • Jangarritasuna: Jangarri bikaina/Comestible excelente

Deskribapen testua

Basidioma: 7-25 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, gero ganbila, kanela-arre kolore uniformekoa, giro lehorrean zartatu ohi dena. Kutikula matea eta lehorra.
Hodiak: luzeak, adnatuak, hasieran zuriak, gero horixkak eta amaieran berdexkak. Poro finak, hodien kolore berekoak.
Hanka: 5-20 x 2-5 cm-koa, sabelduna, gero zilindrikoa edo udare formakoa, txapelaren kolore berekoa, erretikulu zurixka eta erliebeduna.
Mamia: biguna, zuria, aldaezina airea ukitzean. Zapore gozoa eta onddo usain atsegina.
Mikroskopia: espora oliba-marroiak piloan, fusiformeak, leunak, gutuladunak, 12-17 x 4-6 µm-koak.
Habitat: arrunta udaberrian eta udan hostozabalen azpian, Fagus, Quercus eta Castanean batez ere. Lurzoru lehor eta silizeoetan.
Jateko balioa: jangarri bikaina. Larbek eta intsektuek maiz erasotzen diote perretxiko honi.

Argazkiak

Boletus reticulatus
Boletus reticulatus
Boletus reticulatus
Boletus reticulatus

Microscopiak / Mikrofitxak

Boletus reticulatus

Bilketen mapa