Paxillus involutus

Herri izena

  • Euskeraz: Orri-onddo hiltzailea
  • Gazteleraz: Paxillo enrollado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Paxillus
  • Espeziea: involutus
  • Egilea: (Batsch) Fr. 1838
  • Jangarritasuna: Pozoitsu hilkorra/Venenosa mortal

Deskribapen testua

Basidioma: 5-15 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila, gero lautua eta zapaldua, titiduna. Ertz zeharo bildua eta matazatua. Kutikula laua eta lirdingatsua giro hezean, marroia, oliba-arrea edo burdin-gris kolorekoa. Igurtzian orbandu, eta kolore ilunagoa hartzen du.
Orriak: estutuak, meheak, dekurrenteak, krematik hori olibakarara, igurtzian gorrituak, txapeletik erraz bereizten direnak.
Hanka: 3-8 x 1,5-3 cm-koa, zilindrikoa, makotua. Azal arre horixka, ilunagoa puntan amaitutako oinean. Ukituz gero orbantzen da.
Mamia: biguna, horixka, airea ukitzean iluntzen dena. Usain atsegina eta zapore garraztua eta lehorgarria.
Mikroskopia: esporak piloan herdoil-arreak, eliptikoak, leunak, gutuladunak, 7-10 x 5-6,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udaberritik udazkenera koniferoen eta hostozabalen azpian.
Jateko balioa: toxikoa. Gordinik janez gero, hilgarria.

Argazkiak

Paxillus involutus
Paxillus involutus
Paxillus involutus
Paxillus involutus
Paxillus involutus

Microscopiak / Mikrofitxak

Paxillus involutus
Paxillus involutus

Bilketen mapa