Rickenella fibula

Herri izena

  • Euskeraz: Onfalina hori-laranja
  • Gazteleraz: Onfalina alfiler

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Rickenella
  • Espeziea: fibula
  • Egilea: (Bull.) Raithelh. 1973
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 0,5-1,5 cm-ko Ø-ko txapela, kanpai formakoa eta ganbila, zilborduna. Kutikula laua, higrofanoa, lirdingatsua giro hezean, hori-laranja kolorekoa, zurbilagoa ertz inguruan. Ertz ildoduna.
Orriak: tartekatuak, lodiak, dekurrenteak, barne zainak dituztenak, zurixkak, baina hori laranjatuak orrien hondoan.
Hanka: 2-3 x 0,1-0,2 cm-koa, zilindrikoa, zuzena, harikara, kofaduna, apur bat bihurria, txapelaren kolore berekoa, apur bat ilaunduna oinean.
Mamia: urria eta oso mehea, laranja horixka kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikotik zilindrikora, leunak, hialinoak, gutuladunak, 4,5-6 x 2-3 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udan eta udazkenean askotariko basoetan, parkeetan eta lorategietan, gehienetan goroldioa dagoen lekuetan ateratzen da.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Rickenella fibula
Rickenella fibula
Rickenella fibula
Rickenella fibula
Rickenella fibula
Rickenella fibula
Rickenella fibula

Microscopiak / Mikrofitxak

Rickenella fibula
Rickenella fibula

Bilketen mapa