Laccaria amethystina

Herri izena

  • Euskeraz: Lakaria ubela
  • Gazteleraz: Lacaria amatista

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Laccaria
  • Espeziea: amethystina
  • Egilea: Cooke 1884
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Basidioma: 2-6 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila, gero lautua, apur bat zapaldua edo zilborduna. Kutikula higrofanoa, more bizia giro lehorrean eta koloregabetua zahartzean, laua edo ezkata txikiak dituena. Ertz irregularra eta kizkurra.
Orriak: apur bat dekurrenteak, tartekatuak, lodiak, sabeldunak, moreak. Esporen kolorearen eraginez tonu zurixkak hartzen ditu.
Hanka: 4-10 x 0,4-1 cm-koa, zilindrikoa edo estutua oinean, haritsua, txapelaren kolore berekoa. Mizelioko hifa urdin-moreak ditu oinean.
Mamia: mehea, haritsua hankan, morexka. Zapore gozoa eta usain nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, globo formakoak, garatxodunak edo arantzadunak, hialinoak, 8-11 µm-ko Ø-koak.
Habitat: oso espezie arrunta udan eta udazkenean hostozabalen eta koniferoen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Laccaria amethystina
Laccaria amethystina
Laccaria amethystina

Microscopiak / Mikrofitxak

Laccaria amethystina
Laccaria amethystina
Laccaria amethystina

Bilketen mapa