Laccaria fraterna

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Laccaria
  • Espeziea: fraterna
  • Egilea: (Sacc.) Pegler 1965
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 1-3 cm-ko Ø-ko txapela, lehendabizi ganbiletik hemisferikora, gero lautua eta apur bat zapaldua diskoan. Ertz mehea eta gardentasunez ildaskatua giro hezean. Kutikula lehorra, ezkataduna, higrofanoa, hori gorrixka edo arre gorrixka, eta lehortzean, okre-arrosa edo krema kolorekoa.
Orriak: adnatuak, tartekatuak, meheak eta zabalak, arrosa gorrixkak edo arrosa laranjatu zurbilak.
Hanka: zilindrikoa, 2-6 x 0,3-0,5 cm-koa, haritsua, luzeka ildaskatua, purpura-arre kolorekoa.
Mamia: zurixka, mehea, oso urria. Zapore gozoa eta usain atsegina.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, globo formakoak, arantzadunak, hialinoak, 8-10 µm-ko Ø-koak.
Habitat: espezie urria, udaberritik negura ateratzen da Eucalyptus eta Acacian gehien bat, eta zenbaitetan, baita erretako lekuetan ere.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Laccaria fraterna
Laccaria fraterna
Laccaria fraterna
Laccaria fraterna
Laccaria fraterna
Laccaria fraterna

Microscopiak / Mikrofitxak

Laccaria fraterna
Laccaria fraterna
Laccaria fraterna
Laccaria fraterna
Laccaria fraterna
Laccaria fraterna

Bilketen mapa