Infundibulicybe gibba

Herri izena

  • Euskeraz: Inbutua
  • Gazteleraz: Clitocibe embudado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Infundibulicybe
  • Espeziea: gibba
  • Egilea: (Pers.) Harmaja 2003
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 3-7 cm-ko Ø-ko txapela, lau-ganbila, inkurbatua ertzean, inbutu formakoa, titiduna. Ertz laua eta zorrotza. Kutikula lehorra, beix arrosakara edo okrea.
Orriak: dekurrenteak, meheak eta estutuak, zurixkak gaztetan eta krema-okre kolorekoak zahartzean.
Hanka: 3-7 x 0,5-1 cm-koa, zilindrikoa, apur bat loditua oinean, haritsua, txapelaren kolore berekoa edo zurbilagoa. Oinean mizelioko hifa zuriak eta kotoikarak ditu.
Mamia: zuria, mehea. Zapore gozoa eta usain zianikoa edo almendra mikatzen usaina.
Mikroskopia: espora krema-zuriak piloan, eliptikoak, leunak, hialinoak, 5-7,5 x 3-4 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udan eta udazkenean hostozabalen eta koniferoen basoetako orratz edo hostoen geruzan.
Jateko balioa: toxikoa ez izan arren, ez jatea gomendatzen dugu oso toxikoak diren Klitozibe batzuen antza duelako.

Argazkiak

Infundibulicybe gibba
Infundibulicybe gibba
Infundibulicybe gibba
Infundibulicybe gibba

Microscopiak / Mikrofitxak

Infundibulicybe gibba
Infundibulicybe gibba

Bilketen mapa