Lepista nuda

Herri izena

  • Euskeraz: Ziza hankaurdina
  • Gazteleraz: Pie azul

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lepista
  • Espeziea: nuda
  • Egilea: (Bull.) Cooke 1871
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Basidioma: 6-14 cm-ko Ø-ko txapela, ganbila, berehala lautua, haragitsua, titiduna, apur bat lausoduna gaztetan, urdin-morea, ilunagoa erdialdean. Zahartzean kolore morea galtzen du eta tonu marroiak bereganatzen ditu. Kutikula laua, nekez bereizten dena, apur bat lirdingatsua giro hezean.
Orriak: estutuak, itsaskorretik maxurratura, lilak, gero okre arrosakarak isla moreekin, erraz bereizten direnak.
Hanka: 4-10 x 1-2,5 cm-koa, zilindrikoa, apur bat loditua oinean, betea, haritsua, elastikoa, luzetarako haritsu moreak dituena, lausoduna muturrean.
Mamia: zuri-morea, hauskorra, haritsua hankan. Zapore gozoa eta berezko usaina.
Mikroskopia: esporak piloan arrosak, eliptikoak, meheki garatxodunak, hialinoak, 6,5-8,5 x 4-5 µm-koak.
Habitat: nahiko arrunta udaberritik negura, hostozabalen eta koniferoen basoetan ateratzen da.
Jateko balioa: kalitate gutxiko jangarria, pertsona batzuei kalte egiten die. Gordonik janez gero, toxikoa.

Argazkiak

Lepista nuda
Lepista nuda
Lepista nuda
Lepista nuda
Lepista nuda

Microscopiak / Mikrofitxak

Lepista nuda
Lepista nuda
Lepista nuda

Bilketen mapa