Tricholomopsis rutilans

Herri izena

  • Euskeraz: Pinu-ziza arrunta
  • Gazteleraz: Tricoloma rutilante

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Tricholomopsis
  • Espeziea: rutilans
  • Egilea: (Schaeff.) Singer 1939
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 6-15 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila, gero ia laua. Ertz mehea eta bildua. Kutikula laua, haritsua edo meheki ezkataduna, hondo horiaren gainetik nabarmendutako purpura-gorri koloreko xerloek estalia.
Orriak: adnatuak, estutuak, meheak, malutadunak ertzean, kromo-hori bizia eta deigarria.
Hanka: 4-12 x 1-2 cm-koa, lodia, haritsua, txapelaren kolore berekoa, purpura koloreko ezkatez estalia.
Mamia: hori bizia, trinkoa, larrukara eta haritsua. Usain apala eta zapore garratza.
Mikroskopia: esporak piloan krema-zuriak, leunak, hialinoak, eliptikotik sasiglobo formara, gutuladunak, 5,5-7 x 4-5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udan eta udazkenean koniferoen egur hilean eta ustelean, Pinus, Picea, Larix eta Chamaeciparisean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Tricholomopsis rutilans
Tricholomopsis rutilans
Tricholomopsis rutilans
Tricholomopsis rutilans

Microscopiak / Mikrofitxak

Tricholomopsis rutilans
Tricholomopsis rutilans

Bilketen mapa