Tricholoma ustale

Herri izena

  • Euskeraz: Ziza marroi-usaingabea
  • Gazteleraz: Tricoloma quemado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Tricholoma
  • Espeziea: ustale
  • Egilea: (Fr.) P. Kumm. 1871
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 5-10 cm-ko Ø-ko txapela, ganbiletik laura, marroi gorrixka, arre horixkara argitua ertzean. Kutikula lirdingatsua, distiratsua giro lehorrean, laua.
Orriak: maxurratuak edo askeak, estutuak, krema kolore argikoak, herdoil gorrixka koloreko orbanez zahartzean.
Hanka: zilindrikoa, laua, zabalagoa erditik behera, zurixka muturrean.
Mamia: zurixka, usain irintsua eta zapore garratza.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 5,5-7 x 3,5-5 µm-koak.
Habitat: hostozabalen azpian, gehien bat Fagusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Tricholoma ustale
Tricholoma ustale
Tricholoma ustale
Tricholoma ustale
Tricholoma ustale

Microscopiak / Mikrofitxak

Tricholoma ustale

Bilketen mapa