Callistosporium luteo-olivaceum
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Callistosporium
- Espeziea: luteo-olivaceum
- Egilea: (Berk. & M.A. Curtis) Singer 1946
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 1,5-7 cm-ko Ø-ko txapela, ganbiletik laura, higrofanoa, ezti kolorekoa oliba koloreko ñabardurez, gero arre horixka. Kutikula lehorra, laua eta distiratsua.
Orriak: adnatuak, estutuak, horixkak edo okrekarak.
Hanka: zilindrikoa, bihurria edo zuzena, haritsua, hutsa, txapelaren kolore berekoa, oin grisaxka edo zurixka duena.
Mamia: urria, haritsua, zapore suabea, apur bat usaintsua.
Mikroskopia: esporak leunak, gutuladunak, 5,5-7 x 3,5-4,5 µm-koak.
Habitat: espezie lignikola, usteltzen ari den koniferoen egurrean ateratzen da gehienetan, Pinusean batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.