Ossicaulis lachnopus

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Ossicaulis
  • Espeziea: lachnopus
  • Egilea: (Fr.) Contu 2000
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-7 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila, gero lautua, titirik gabea, zurixka, gris zurbila erdian, zahiduna, meheki haritsua eta zetakara. Ertz inbolutua hasieran eta gero irregularki kizkurra.
Orriak: adnatuak edo dekurrenteak hortz batetik, finak, estuak, estutu samarrak, zuritik krema-zurira.
Hanka: 2-6 x 0,5-1,5 cm-koa, zilindrikoa, oinean loditua, gehienetan faszikulatua edo soropildua, sustraian errizomorfo zuriak dituena.
Mamia: zuria, ez-apurkorra. Usain zeharo sarkorra eta zapore gozo eta irintsua.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, elipsoidalak, leunak, hialinoak, gutula txikiak dituztenak, 2,8-4 x 2-2,5 µm-koak.
Habitat: oso bakana den espezie hau Oielekuko pagadian aurkitu zen lehenengoz 2008ko otsailaren 9an Fagus baten enbor zeharo ustel batean; urte bereko urrian eta abenduan bildu zen berriro.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Ossicaulis lachnopus
Ossicaulis lachnopus
Ossicaulis lachnopus
Ossicaulis lachnopus

Microscopiak / Mikrofitxak

Ossicaulis lachnopus

Bilketen mapa