Armillaria mellea
Herri izena
- Euskeraz: Bizkarroia
- Gazteleraz: Armillaria de color de miel
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Armillaria
- Espeziea: mellea
- Egilea: (Vahl) P. Kumm. 1871
- Jangarritasuna: Gordinik pozoitsua/Venenosa en crudo
Deskribapen testua
Basidioma: 5-10 cm-ko Ø-ko txapela, ganbiletik zabalera, ildoduna. Kutikula hori zurbila, oliba-marroi edo ezti-hori koloreko ezkata txikiz gaineztatua.
Orriak: meheak, kakotuak, estutuak, dekurrenteak, zurixkak, isla okre-arrosez zahartzean.
fusiformea, zurixka goialdean. Eraztun minzkara.
Mamia: zuria edo apur bat arrosa. Zapore mikatza.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 7,5-9 x 5,5-6 µm-koak.
Habitat: oso soropilduna, bizkarroia eta saprofitoa hostozabalen eta koniferoen enborretan. Arrunta eta ugaria.
Jateko balioa: gordonik janez gero, toxikoa da.