Collybia cookei

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Collybia
  • Espeziea: cookei
  • Egilea: (Bres.) J.D. Arnold 1935
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-10 mm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila, amaieran laua, gardentasunez ildaskatua, zuri kremakara kolorekoa titi ilunagoaz.
Orriak: itsaskorrak, tartekatuak, estuak, txapela baino apur bat argiagoak.
Hanka: zilindrikoa, okrekara argia, goialdean estutua. Erdi lurperatutako esklerozio okrekara batean ateratzen da.
Mamia: urria, zurixka, zapore eta usain nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 3,5-5 x 2,5-3,5 µm-koak.
Habitat: udazkenean hostozabalen basoetan ateratzen da.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Collybia cookei
Collybia cookei
Collybia cookei
Collybia cookei
Collybia cookei
Collybia cookei

Microscopiak / Mikrofitxak

Collybia cookei
Collybia cookei

Bilketen mapa